Zer dira? | Nola izendatzen dira?
| Formula ematen badigute
| Izena ematen badigute |
Adibideak
| Ariketak
|
|
Zer dira?
|
Hidrogenoa eta 13. edo 14. edo 15. taldeetako elementuen arteko elkarketak.
|
|
Nola izendatzen dira?
|
Izendatzeko hidrogenoarekin elkartuta dagoen ez-metalaren izenaren erroari –ano atzizkia gehitzen zaio. Ez-metalaren atomo kopuruaren arabera di-, tri-, tetra-... aurrizkiak erabiltzen dira eta hidrogenoaren atomo kopurua parentesian jar daiteke. Izen arruntak ere erabil
daitezke.
|
|
Formula ematen badigute
|
Formulan: hidrogenoarekin elkartuta dagoen elementuaren erroari –ano atzizkia gehitzen
diogu.
|
|
Izena ematen badigute
|
Izenean: izenaren erroak adierazten digu zein den hidrogenoarekin elkartutako elementua. H atomoen kopurua 13. taldeko elementuekin (B eta hurrengoak) izango da 3, 14. taldeko elementuekin (C eta hurrengoak) 4 eta 15. taldekoekin (N eta hurrengoak) 3. Hidrogenoarekin elkartuta dagoen elementua errepikatzen bada, konposatuaren egitura ezagutu beharko dugu, hortaz, komenigarria da hidrogenoen kopurua parentesian idaztea.
|
|
Adibideak
|
|
Izen sistematikoa
|
Izen arrunta
|
NH3 |
Azanoaa |
Amoniakoa |
N2H4 |
Diazanoa |
Hidrazina |
PH3 |
Fosfanoa |
Fosfina |
P2H4 |
Difosfanoa |
Difosfina |
AsH3 |
Artsanoa |
Artsina |
SbH3 |
Estibanoa |
Estibina |
CH4 |
Metanoab |
Metanoa |
SiH4 |
Silanoa |
|
Si2H6 |
Disilanoa |
|
BH3 |
Boranoa |
|
B2H6 |
Diboranoa
o diboranoa(6) |
|
B3H5 |
Triboranoa o triboranoa(5) |
|
a) El azano se propone sólo para usarlo en los nombres
derivados del amoníaco
b) Metanoak konposatu organikoen nomenklaturaren arauak jarraitzen ditu.
|
|
Ariketak
|
Formulak atalean sustantzia horien izenak idazteko ariketa bat daukazu. Erantzunak egiazta ditzakezu, baita ariketaren emaitza ikusi ere.
Izenak atalean sustantzia horien formulak idazteko ariketa bat daukazu. Erantzunak egiazta ditzakezu, baita ariketaren emaitza ikusi ere. Formulak azpiindizerik gabe idatzi behar dituzu. Adibidez, ura = H2O.
|