Izen estekiometrikoa: Izendatzeko, lehenengo ezkerreko ez-metalaren izenari dagokion atomo kopuruaren aurrizkia jartzen zaio (di, tri...) eta ondoren eskuineko ez-metalaren izena –“uro” atzizkiarekin eta dagokion atomo kopuruaren aurrizkia.
Aurrizkia-EZ METALA aurrizkia-EZ METALA-uro
Konposatu hauetan ezkerrean eta eskuinean zein ez-metal egongo den jakiteko hurrengo zerrendako posizioak jarraitu:
B,
Si, C, Sb, As, P, N, Te, Se, S, I, Br, Cl, O, F.
Eta ez kezkatu, formulak, gehienetan, ondo idatzita egoten dira.
|
Formulak atalean sustantzia horien izenak idazteko ariketa bat daukazu. Erantzunak egiazta ditzakezu, baita ariketaren emaitza ikusi ere.
Izenak atalean sustantzia horien formulak idazteko ariketa bat daukazu. Erantzunak egiazta ditzakezu, baita ariketaren emaitza ikusi ere. Formulak azpiindizerik gabe idatzi behar dituzu. Adibidez, ura = H2O.
|