Zer dira? | Nola izendatzen dira?
| Formula ematen badigute
| Izena ematen badigute |
Adibideak
| Ariketak
|
|
Sarrera |
Urdail-urina (urin gastrikoa) urdail-mukosan dauden guruin mikroskopiko pilen jariakin koloregabea da pH azidoa duena. Urdail-urinaren osagaiak hauek
dira:
1) Ura
2) Azido klorhidrikoa
3) Entzimak: pepsina, renina gastrikoa eta lipasa gastrikoa.
Urdailean sortzen da gastrina, hormona hau odolera doa, gero itzultzeko, eta urdail-urinaren eraketa estimulatzeko (histaminak ere efektu bera du). Bere funtzioa, neurri handi batean, proteinen liseriketan eragitea da, pepsina eta renina entzimen lanari esker, nutrienteen zurgapena heste meharrean laguntzea. Urdaileko pareta-zelulek
azido klorhidrikoa (HCl) sortzen dute, pepsinogeno entzima aktibatzen duena, eta ondoren pepsinan bilakatzen dena.Azido klorhidrikoarengatik pH-aren balioa 1 eta 2 artekoa izaten da. Ingurune azido horrek proteinen degradazioa (hidrolisia) errazten du, unitate txikiagotan
bilakatuz.
|
|
|
Urdail-urina eta liseriketa |
|
Zer dira?
|
Hidrogenoaren eta kalkogenoen (16. taldekoak) edo halogenoen (17. taldekoak) arteko elkarketak dira.
Konposatu hauetan hidrogenoaren oxidazio-zenbakia +1 da. Konposatu bitar hauetan hidrogenoa ezkerrean formulatzen da.
|
|
Nola izendatzen dira?
|
Izendatzeko esaten dugu “hidrogeno” hitza eta ondoren ez-metalaren izena “-uro” atzizkiaz. Izendatzeko beste modu bat ez-metalaren izenaren erroari –ano atzizkia gehitzea da.
Hidrogeno EZ METAL-uro
Konposatu hauei hidrazido esaten zaie uretan disolbatzean disoluzio azidoak ematen dituztelako, hau da, hidrogenoa erraz aska dezaketelako. Egoera hori adierazteko (aq) azpiindizea erabiltzen da, ur disoluzioa esan nahi duena.
Orduan, “azido” hitzarekin izendatzen dira eta ondoren ez-metalaren izena –hidriko atzizkiaz.
Azido EZ METAL-hidriko
|
|
Formula ematen badigute
|
Formulan: ez-metalaren izenari “-uro” atzizkia
gehitu.
Formulan: disoluzioan daudenean, “azido” izena jartzen zaie eta ondoren ez-metalaren izena –hidriko
atzizkiaz.
|
|
Izena ematen badigute
|
Izenean: hidrogenoen kopurua ez-metalaren oxidazio-zenbaki bera da.
Izenean: hidrogenoen kopurua ez-metalaren oxidazio-zenbaki bera da.
|
|
Adibideak
|
Talde honen barruan formulatu dezakegu HCN ere. Konposatu horretan hidrogenoa lotura hirukoitz bat duen zianuro talde batekin dago elkartuta. Hidrogeno zianuro izena emango diogu baina ur disoluzioan azido zianhidriko esango
diogu.
|
Izen sistematikoa
|
|
Izena ur disoluzioan
|
HF |
Hidrogeno fluoruroa edo fluoranoa |
HF(aq) |
Azido fluorhidrikoa |
HCl |
Hidrogeno kloruroa edo kloranoa |
HCl(aq) |
Azido klorhidrikoa |
HBr |
Hidrogeno bromuroa edo bromanoa |
HBr(aq) |
Azido bromhidrikoa |
HI |
Hidrogeno ioduroa edo iodanoa |
HI(aq) |
Azido iodhidrikoa |
H2S |
Hidrogeno sulfuroa edo sulfanoa |
H2S(aq) |
Azido sulfhidrikoa |
H2Se |
Hidrogeno seleniuroa edo selanoa |
H2Se(aq) |
Azido selenhidrikoa |
H2Te |
Hidrogeno telururoa edo telanoa |
H2Te(aq) |
Azido telurhidrikoa |
HCN |
Hidrogeno zianuroa |
HCN(aq) |
Azido zianhidrikoa |
|
|
Ariketak
|
Formulak atalean sustantzia horien izenak idazteko ariketa bat daukazu. Erantzunak egiazta ditzakezu, baita ariketaren emaitza ikusi ere.
Izenak atalean sustantzia horien formulak idazteko ariketa bat daukazu. Erantzunak egiazta ditzakezu, baita ariketaren emaitza ikusi ere. Formulak azpiindizerik gabe idatzi behar dituzu. Adibidez, ura = H2O.
|