Zer dira? | Nola izendatzen dira?
| Formula ematen badigute
| Izena ematen badigute |
Adibideak
| Ariketak
|
|
Sarrera |
A Chavasqueira-ko Termak, OurenseIturburuko urak mineralizazio ertaineko ur bikarbonatu sodikoak, fluoratuak, litinikoak eta sulfuratuak dira. Ur horiek oso preziatuak dira reumaren, artritiaren eta azalaren gaixotasunen tratamendurako; baita metabolismoaren eta gernu-hodien gorabehera hepatodigestiboentzat.
|
|
|
Ourenseko Ur Termalak – Galizia – Espainia |
|
Zer dira?
|
Metalen eta ez-metalen arteko elkarketa bitarrak dira.
|
|
Nola izendatzen dira?
|
Stock
nomenklatura: lehenik metala izendatzen da, eta ondoren bere oxidazio-zenbakia parentesi artean eta zenbaki erromatarrekin, baldin eta oxidazio-zenbaki bat baino gehiago badu; eta jarraian ez-metalaren izena “-uro” atzizkiaz.
METALA(N) EZ-METALA-uro
|
|
Formula ematen badigute
|
Formulan: ez-metalaren oxidazio-zenbakia jakinda, metalarena determinatuko dugu. Oxidazio-zenbaki horiek beheko-eskuinaldeko oxidazio-zenbakien taulan daude.
|
|
Izena ematen badigute
|
Izenean: ez-metalaren oxidazio-zenbakia jakin beharko dugu, eta metalarena, konstantea ez bada, parentesian eman behar digute; bukatzeko kalkulatu behar da elementu bakoitzaren zenbat atomorekin lortzen den konposatu neutroa.
|
|
Adibideak
|
|
Stock nomenklatura |
CaF2 |
Kaltzio fluoruroa |
CuBr2 |
Kobre(II) bromuroa |
FeCl3 |
Burdin(III) kloruroa |
K2Se |
Potasio seleniuroa |
Ag2S |
Zilar sulfuroa |
|
|
Ariketak
|
Formulak atalean sustantzia horien izenak idazteko ariketa bat daukazu. Erantzunak egiazta ditzakezu, baita ariketaren emaitza ikusi ere.
Izenak atalean sustantzia horien formulak idazteko ariketa bat daukazu. Erantzunak egiazta ditzakezu, baita ariketaren emaitza ikusi ere. Formulak azpiindizerik gabe idatzi behar dituzu. Adibidez, ura = H2O.
|