Hidrogenoa eta metalen arteko elkarketa bitarrak dira, Hidruroetan hidrogenoaren oxidazio-zenbakia -1 da.
1 eta 2 taldeetako metalen hidruroek izaera ioniko handiagoa dute 13 eta 14 taldeetako metalen hidruroek baino, izaera kobalente garrantzitsua izatea baitute ezaugarri. Baina izendatzeko orduan berdin izendatuko ditugu, salbuespen bakar batekin: boroaren hidruroa, boroaren izaera ez metalikoa dela eta H + ez-metala konposatuen multzoan sartuko duguna.
|