Oxazidoak

 

Zer dira? Nola izendatzen dira?  |  Formula ematen badigute  |  Izena ematen badigute  |  Adibideak  |  IUPACen Nomenklatura sistematikoa  |  Ariketak 
   

Sarrera

      
Alejandro Voltak pila elektrikoa aurkitu zuenean, XIX. mendean elektrizitatea jakingura soilik izatetik zientzia eta teknologiaren kezka garrantzitsua izatera pasatu zen. Pilek energia elektrikoa ekoizteko iturri bezala metal desberdinen barne propietateak erabiltzen dituzte. Berunezko bateriak birkargatu egin daitezke eta elektrolito modura azido sulfurikoa erabiltzen dute.

Bateria elektrikoa- Unibertso Mekanikoa

 

Zer dira?

    Oxazidoak edo oxoazidoak deitzen dira eta formula orokorra HaXbOc dute.

HaXbOc  

Normalean X ez-metala da, baina batzuetan , Cr+6, Mn+6 edo Mn+7 bezala, oxidazio-zenbaki altua duen trantsiziozko metala ere izan daiteke.

Nola izendatzen dira?

    Hau da, konposatu motetan antzinako nomenklaturak oraindik jarraitzen duen bakarra. IUPAC-ek oraindik gutxi zabalduta dagoen nomenklatura berri bat proposatzen du , zeren eta IUPAC-ek proposatzen duen bezala, adibidez ohiko erabilera duen konposatua den azido sulfurikoa esan ordez, dihidrogeno (tetraoxidosulfatoa) esaten ohitzea nahikoa kostatzen da. Beraz konposatu hauetan nomenklatura tradizionala baliagarritzat hartzen du.

Nomenklatura tradizionala.

    Konposatu mota hauek formulatzen ikasteko ez-metalek erabil ditzaketeen oxidazio-zenbakiak ezagutu behar dira. Hauek ondokoak dira

Halogenoak +1, +3, +5, +7
Kalkogenoak +4, +6
N-ren taldea +3, +5
C-ren taldea +4

    Azidoaren formula ematen badigute ,X (+n), elementu zentralaren oxidazio-zenbakia deduzitu behar dugu, dituen oxigeno-kopuruaren bikoitza eta hidrogeno-kopuruaren arteko kenduraren berdina izango da. Atomo zentraletik atomo batzuk badaude, emaitza zenbaki horrekin zatituko dugu.

    Elementu batek oxidazio-zenbaki bat baino gehiago erabiltzeko aukera badu aurrizki eta atzizki jakin batzuk erabiltzen dira. (Ikasi behar ditugun kasuetan) Elementu batek dituen oxidazio-zenbaki posibleen kopuru handiena lau denez, kasu hauek aipatuko ditugu.

    BAXUENA den oxidazio-zenbakia adierazteko elementu zentralaren izenari HIPO- aurrizkia aurrejartzen zaio (grekotik hypo, txikiena) eta izenaren ondoren -OSO atzizkia.

    BAXUA den oxidazio-zenbakia adierazteko elementu zentralari -OSO atzizkia eransten zaio.

    ALTUA den oxidazio-zenbakia adierazteko elementu zentralari -IKO atzizkia eransten zaio.

    ALTUENA den oxidazio-zenbakia adierazteko PER- aurrizkia (grekotik per, altuena) eta -IKO atzizkia eransten da.

Oxidazio-zenbakia Azidoa

Altuena

Altua

Baxua

Baxuena

per-      -iko

            -iko

            -oso

hipo-    -oso

     Ezagutu behar ditugun beste aurrizki batzuk meta- eta orto- dira: azido batzuetan, hidrogeno eta oxigeno kopuruak desberdinak izanik bi modu ezagutzen dira, desberdintasun hau H2O ur molekula kopuruan dagoela ematen du. Adibidez, bi azido periodiko ditugu: HIO4 eta H5IO6, azken honek lehenengoak baino bi molekula ur gehiago izango lituzkeen itxura du. Meta- aurrizkia uretan eduki txikiena duen azidoa adierazteko eta orto- aurrizkia uretan eduki handiena duen azidoa adierazteko erabiltzen dira. HIO4 azido metaperiodikoa eta H5IO6 azido ortoperiodikoa dira.

Formula ematen badigute

    Formulan: atomo zentralaren oxidazio-zenbakia deduzitzen dugu, ikusi genuen bezala oxigeno-kopuruaren bikoitza eta hidrogeno-kopuruaren arteko kendura da, eta (altuena, altua, baxua, edo baxuena) izatearen arabera dagokion aurrizkia (per- -iko, -iko , -oso, edo hipo- -oso). 

 

Izena ematen badigute

    Izenean: aurrizkien eta atzizkien bidez elementu zentralaren oxidazio-zenbakia deduzitzen dugu. Hidrogenoaren oxidazio-zenbakia +1 da eta oxigenoarena -2. Ondoren, oxigenoen kargek egiten duten ekarpena , hidrogenoek eta elementu zentralak egiten dutenaren berdina eta kontrakoa izateko koefiziente batzuk bilatzen ditugu.

 

Adibideak

    Oxazido arruntenak dira:

    HALOGENOAK: oxidazio-zenbakiak: +1, +3, +5, +7. Cl, Br, I-ak oxazidoak ematen dituzte baina F-ak ez.

 Oxidazio-zenbakia (+1): HClO   Azido hipoklorosoa
 Oxidazio-zenbakia (+3): HClO2   Azido klorosoa
 Oxidazio-zenbakia (+5): HClO3  Azido klorikoa
 Oxidazio-zenbakia (+7): HClO7     Azido perklorikoa

  Iodoaren (I) +3 oxidazio-zenbakiari dagokion oxazidoak ez du benetako izaterik eta bere deribaturik ere ez da ezagutzen.

    KALKOGENOAK: oxidazio-zenbakia: +4, +6. S, Se, Te-ren oxazidoak ikasiko ditugu.

 Oxidazio-zenbakia (+4): H2SO3     Azido sulfurosoa
 Oxidazio-zenbakia (+6): H2SO4   Azido sulfurikoa

    NITROGENOIDEAK: oxidazio-zenbakiak: +3, +5. N, P, As-ren oxazidoak ikasiko ditugu.

 Oxidazio-zenbakia (+3): HNO2  Azido nitrosoa
 Oxidazio-zenbakia (+5): HNO3  Azido nitrikoa
 N+1-rena ere ezagutzen da:H2N2O2  Azido hiponitrosoa

    Daramatzaten H kopurua 3 dela eta gogoratu beharra dago P eta As-ren oxazidoak N-ren desberdinak direla. Meta- azidoak ezagutzen ez direnez bi hidrogeno gehiagoko azido hauei orto- azidoak deitzen zaie, nahiz eta aurrizki hori asko ez erabili.

 Oxidazio-zenbakia (+3): H3PO3   Azido fosfonikoa, fosforosoa edo ortofosfonikoa
 Oxidazio-zenbakia (+5): H3PO4  Azido fosforikoa edo ortofosforikoa

    KARBONOA ETA SILIZIOA: oxidazio-zenbakia: +4

 Oxidazio-zenbakia (+4): H2CO3  Azido karbonikoa 
 Oxidazio-zenbakia (+4): (H2SiO3)n  Azido metasilizikoak
 Oxidazio-zenbakia (+4): H4SiO4  Azido ortosilizikoa

    KROMOA ETA MANGANESOA: Ez-metalak bakarrik ez dituzte azidoak eratzen baizik eta trantsiziozko metal askok era bai, adibidez Cr eta Mn-k

 Oxidazio-zenbakia (+6): H2CrO4  Azido kromikoa
 Oxidazio-zenbakia (+6): H2Cr2O7  Azido dikromikoa
 Oxidazio-zenbakia (+6): H2MnO4  Azido manganikoa
 Oxidazio-zenbakia (+7): HMnO4  Azido permanganikoa

 

IUPACen Nomenklatura sistematikoa

      Gogoratu nomenklatura sistematikoaren helburua izenean konposatuaren konposizioa islatzea dela, eta gaur egun gehiago eskatzen da, konposatuaren egitura-konposizioa ere islatzea. Horrela, goian ikasitako tradizionala baliokotzat onartzeaz gain, IUPACek 2005-ko arauetan bi nomenklatura proposatzen ditu, bata adizio nomenklatura eta bestea hidrogeno nomenklatura.

      Adizio nomenklatura azidoen egituran oinarritzen da, atomo zentralari bakarrik lotuta dauden oxigenoak (oxido) eta hidrogeno azidoei lotuta dauden oxigenoak (hidroxido) era desberdinean izendatuz. Hitz hauek dagokion di-, tri-, tetra-, e.a. aurrizkiekin laguntzen dira eta orden alfabetikoan izendatzen dira atomo zentralaren izenarekin jarraituz.

Aurrizkia-hidroxido-aurrizkia-oxido-ELEMENTU ZENTRALA

      azidoaren hidrogenoak di-, tri-, tetra-, e.a. aurrizkiarekin izendatzean oinarritzen da, jarraian, parentesi artean eta “hidrogeno” hitzari lotuta, anioiaren adizio izena “-ato”-n bukatuz.

Aurrizkia-hidrogeno(aurrizkia-oxido-ELEMENTU ZENTRALA-ato)

Formula Egitura F.

Adizio nomenklatura

Hidrogeno nomenklatura

HClO Cl(OH)  Hidroxidokloroa  Hidrogeno(oxidokloratoa)
HClO2 ClO(OH)  Hidroxidooxidokloroa  Hidrogeno(dioxidokloratoa)
HClO3 ClO2(OH)  Hidroxidodioxidokloroa  Hidrogeno(trioxidokloratoa)
HClO4 ClO3(OH)  Hidroxidotrioxidokloroa  Hidrogeno(tetraoxidokloratoa)
H2SO3 SO(OH)2  Dihidroxidooxidosufrea  Dihidrogeno(trioxidosulfatoa)
H2SO4 SO2(OH)2  Dihidroxidodioxidosufrea  Dihidrogeno(tetraoxidosulfatoa)
HNO2 NO(OH)  Hidroxidooxidonitrogenoa  Hidrogeno(dioxidonitratoa)
HNO3 NO2(OH)  Hidroxidodioxidonitrogenoa  Hidrogeno(trioxidonitratoa)
H3PO3 P(OH)3  Trihidroxidofosforoa  Trihidrogeno(trioxidofosfatoa)
H3PO4 PO(OH)3  Trihidroxidooxidofosforoa  Trihidrogeno(tetraoxidofosfatoa)
H2CO3 CO(OH)2  Dihidroxidooxidokarbonoa  Dihidrogeno(trioxidokarbonatoa)
H4SiO4 Si(OH)4  Tetrahidroxidosilizioa  Tetrahidrogeno(tetraoxidosilikatoa)
H2CrO4 CrO2(OH)2  Dihidroxidodioxidokromoa  Dihidrogeno(tetraoxidokromatoa)
H2Cr2O7 (HO)Cr(O)2OCr(O)2(OH)  μ-oxidobis(hidroxidodioxidokromoa)*  dihidrogeno(heptaoxidodikromatoa)
H2MnO4 MnO2(OH)2  Dihidroxidodioxidomanganesoa  Dihidrogeno(tetraoxidomanganatoa)
HMnO4 MnO3(OH)  Hidroxidotrioxidomanganesoa  Hidrogeno(tetraoxidomanganatoa)

* Ariketetan, baina bakarrik teklatuaren beharragatik, “μ” letra grekoaren ordez ”m” letra erabiliko da.

 

Ariketak

Formulak atalean sustantzia horien izenak idazteko ariketa bat daukazu. Erantzunak egiazta ditzakezu, baita ariketaren emaitza ikusi ere.

Izenak atalean sustantzia horien formulak idazteko ariketa bat daukazu. Erantzunak egiazta ditzakezu, baita ariketaren emaitza ikusi ere. Formulak azpiindizerik gabe idatzi behar dituzu. Adibidez, ura = H2O.

Formulak 1 Izenak 1 Formulak 2 Izenak 2 IUPACen Formulak 1 IUPACen Izenak 1 IUPACen Formulak 2 IUPACen Izenak 2

 


Hasiera | Sarrera | Oxidazio-zenbakia | Formulazio prozesuaren mekanika | Sustantzia motak | Sustantzia sinpleak | Metalen oxidoak | Ez-metalen oxidoak | Metal - ez metal konposatuak | Ez-metal - ez-metal konposatuak | Hidruroak | Hidrazidoak | Hidrogenoa eta ez metala | Hidroxidoak | Oxazidoak | Oxigatza neutroak | Oxigatza azidoak | Ariketak | Taula Periodikoa | Beste web-ekin loturak
Web-aren egilea:
Euskarako itzulpena: Txindoki-Alkartasuna Institutua - Beasain

Web hau baliagarria izan bazaizu zure lagunei edo ikasleei honen berri ematea eskertuko nizuke.
Modu berean zuen ikastetxeko web-ean lotura bat jartzea ere eskertuko nuke. Mila esker zure laguntzagatik.
Licencia Creative Commons
Licencia Creative Commons Atribución-CompartirIgual 3.0 Unported
WWW.ALONSOFORMULA.COM
Formulación Inorgánica  Formulación Orgánica 
Formulación Inorgánica  Formulación Orgánica 
Formulació Inorgánica  Formulació Orgánica 
Ezorganikoaren Formulazioa  Nomenclature of Inorganic Q. 
Física y Química de ESO  Física e Química de ESO 
FQ de 1º de Bachillerato  FQ de 1º de Bacharelato 
Química de 2º de Bachillerato  Prácticas de Química