Metalen oxidoak

 

Zer dira? Nola izendatzen dira?  |  Formula ematen badigute  |  Izena ematen badigute  |  Peroxidoak  |  Adibideak  |  Ariketak 
   

Sarrera

       
Antzinatik oxido metalikorik ezagunenetarikoa kaltzio oxidoa da, kare bizia. Orgazen(Toledo) antzinako karegile lanbidea gogoratzen dute.  

Orgazen karegile lanbidea – Toledo

 

Zer dira?

    Metal batek oxigenoarekin osatzen dituen konbinazio bitarrak dira. Konposatu hauetan oxigenoaren oxidazio-zenbakia –2.

Nola izendatzen dira?

    Izendatzeko, bereziki, Stock-en Nomenklatura erabiliko dugu: Metalaren izenaren ondoren, parentesi artean, bere oxidazio-zenbakia jartzen da zenbaki erromatarretan eta oxidoa hitzez bukatzen da. Metalak oxidazio-zenbaki bakarra badu, ez da beharrezkoa berau aipatzea.

  METAL (N) oxidoa

    Nahiz eta hobe izan Stock-en nomenklatura erabiltzea atomo metalikoak daudenean eta estekiometrikoa atomo guztiak ez-metalak direnean erabili, oxido hauentzako, IUPACek, nomenklatura estekiometrikoa ere onartzen du.   

Formula ematen badigute

    Formulan: oxigenoaren oxidazio-zenbakia -2 da, eta metalaren oxidazio-zenbakia, konposatua neutroa dela kontuan hartuta atera dezakegu. Oxidazio-zenbaki hau beti berdina bada ez dago ondorioztatu beharrik. 

 

Izena ematen badigute

    Izenean: parentesi artean dagoen metalaren oxidazio-zenbakiari begiratuko diogu, ez bada adierazten jakin beharra daukagu, oxidazio-zenbakien taula gogoratuz. Oxigenoaren oxidazio-zenbakia -2 denez, nahikoa da bakoitzetik zenbat atomo behar diren kalkulatzea, konposatua neutroa izan dadin. 

 

Peroxidoak

      Oxido batzuk, ur oxigenatua edo hidrogeno peroxidoa, H2O2 (H–O–O–H), bezala lotura bakunez, (–O–O–), elkartuta dauden oxigenoak azaltzen dituzte. Dioxido ioiak (2–) edo peroxido ioiak, O22–, 1,2,11 eta 12. taldeko elementuekin peroxidoak osatzen ditu.

      Oxigenoaren oxidazio-zenbakia konposatu hauetan -1 da.

      1, 2, 11 eta 12 taldeko ia elementu guztiek oxidazio-zenbaki jakinak dituzte, eta ezagutu egin behar ditugu, oxido ioiaren (2-), O2-, oxidoekin ez dago dudarik. Adibidez:

Peroxidoa Stock-en izena Zalantza posiblea?
Na2O2 Sodio peroxidoa Oxido bat izango balitz azpindizeak sinplifikatu egingo lirateke. NaO izango litzateke, baina Na-k bakarrik +1 du bere oxidazio-zenbakia, eta ez +2, konposatu honek eskatzen duen bezala. 
K2O2 Potasio peroxidoa Aurreko adibidearen berdina.
MgO2 Magnesio peroxidoa Oxido bat izango balitz magnesioaren oxidazio-zenbakia +4 izango litzateke, baina ez dauka hori bere oxidazio-zenbaki finkoa +2 delako.
CaO2 Kaltzio peroxidoa

Aurreko adibidearen berdina.

Cu2O2 Kobre(I) peroxidoa Kobre(II) oxidoa izango balitz CuO izango litzateke, eta Cu2O kobre(I) oxidoa izango balitz.
ZnO2 Zink peroxidoa Oxido bat izango balitz zinkaren oxidazio-zenbakia +4 izango litzateke, baina ez dauka hori bere oxidazio-zenbaki finkoa +2 delako.

 

Adibideak

 

 

Stock-en Nomenklatura

Na2O  Sodio oxidoa
MgO Magnesio oxidoa
CaO Kaltzio oxidoa
Li2O Litio oxidoa
Ag2O Zilar oxidoa
FeO  Burdin(II) oxidoa
Fe2O3  Burdin(III) oxidoa
CrO3  Kromo(VI) oxidoa
TiO2  Titanio(IV) oxidoa
Cu2O Kobre(I) oxidoa
CuO Kobre(II) oxidoa
ZnO Zink oxidoa
 

Ariketak

Formulak atalean sustantzia horien izenak idazteko ariketa bat daukazu. Erantzunak egiazta ditzakezu, baita ariketaren emaitza ikusi ere.

Izenak atalean sustantzia horien formulak idazteko ariketa bat daukazu. Erantzunak egiazta ditzakezu, baita ariketaren emaitza ikusi ere. Formulak azpiindizerik gabe idatzi behar dituzu. Adibidez, ura = H2O.

Formulak 1 Izenak 1 Formulak 2 Izenak 2 Formulak 3 Izenak 3 Formulak 4 Izenak 4

 


Hasiera | Sarrera | Oxidazio-zenbakia | Formulazio prozesuaren mekanika | Sustantzia motak | Sustantzia sinpleak | Metalen oxidoak | Ez-metalen oxidoak | Metal - ez metal konposatuak | Ez-metal - ez-metal konposatuak | Hidruroak | Hidrazidoak | Hidrogenoa eta ez metala | Hidroxidoak | Oxazidoak | Oxigatza neutroak | Oxigatza azidoak | Ariketak | Taula Periodikoa | Beste web-ekin loturak
Web-aren egilea:
Euskarako itzulpena: Txindoki-Alkartasuna Institutua - Beasain

Web hau baliagarria izan bazaizu zure lagunei edo ikasleei honen berri ematea eskertuko nizuke.
Modu berean zuen ikastetxeko web-ean lotura bat jartzea ere eskertuko nuke. Mila esker zure laguntzagatik.
Licencia Creative Commons
Licencia Creative Commons Atribución-CompartirIgual 3.0 Unported
WWW.ALONSOFORMULA.COM
Formulación Inorgánica  Formulación Orgánica 
Formulación Inorgánica  Formulación Orgánica 
Formulació Inorgánica  Formulació Orgánica 
Ezorganikoaren Formulazioa  Nomenclature of Inorganic Q. 
Física y Química de ESO  Física e Química de ESO 
FQ de 1º de Bachillerato  FQ de 1º de Bacharelato 
Química de 2º de Bachillerato  Prácticas de Química