Elementurik elektropositiboena (oxidazio zenbaki positiboa duena) ezkerrean idazten da, eta elektronegatiboena (oxidazio zenbaki negatiboa duena) eskuinean. Posizio hauek, jeneralean, elementu hauek taula periodikoan betetzen dituzten tokiekin bat datoz, elektropositiboak ezkerrean eta elekronegatiboak eskuinean.
Baina zenbat atomo izango ditu elementu bakoitzetik formula batek?
Konposatu kimiko neutro batean alde elektropositiboak emandako oxidazio zenbakia, alde elektronegatiboak emandakoarekin bat etorriko da, hau da, karga totala zero izango da.Kalkulatu beharko dugu, beraz, elementu bakoitzetik zenbat atomo egon beharko diren konposatua elektrikoki neutroa izateko.
Ze konposatu osatuko dituzte A eta B elementu hipotetiko hauek oxidazio zenbaki ezberdinekin?
A atomoa |
B atomoa |
Mota bakoitzeko atomoak konposatua neutroa izateko |
Formula |
Adibidea |
|
A+I |
B-I |
(+1)+(-1)=0 |
AB |
Na+
Cl- |
NaCl |
A+II |
B-I |
(+2)+2(-1)=0 |
AB2 |
Ca+2
Br- |
CaBr2 |
A+II |
B-III |
3(+2)+2(-3)=0 |
A3B2 |
Mg+2
N-3 |
Mg3N2 |
A+IV |
B-II |
(+4)+2(-2)=0 |
AB2 |
Pb+4
O-2 |
PbO2 |
|