Oxazidoen hidrogeno guztiak, edo batzuk gatz azidoetan bezala,
Na+ bezalako katioi metalikoekin, edo NH4+(amonio) ez-metalikoekin ordezkatzearen deribatuak dira. Hidrogeno guztiak ordezkatzen direnean gatz neutroak eratzen dira eta hidrogenoetariko batzuk soilik ordezkatzen direnean gatz azidoak.
|
Nomenklatura tradizionala
Bere formulazioarentzat, azidoetatik eratortzen direnez, arau berberak jarraitzen dira, baina amaiera aldatuz eta aurrizkia mantenduz. Oxidazio-zenbaki baxuentzat
–OSO amaiera –ITO- rekin aldatzen da, eta oxidazio-zenbaki altuentzat –IKO amaiera
–ATO-gatik.
Oxidazio-zenbakia |
Azido |
anioia |
Altuena
Altua
Baxua
Baxuena
|
per-
-iko
-iko
-oso
hipo-
-oso
|
per-
-ato
-ato
-ito
hipo-
-ito
|
|
Formulan:
Na2SO4
a) Gatza bere ioietan disoziatzen
dugu.
Katioiaren (ioi positiboa) kargatik abiatuz anioiaren (ioi negatiboa) karga ondorioztatzen
dugu.
b) Oxigenoaren oxidazio-zenbakia -2 dela kontuan hartuta, atomo zentralaren oxidazio-zenbakia ondorioztatzen
dugu.
c) Elementu zentralek erabil ditzaketen oxidazio-zenbakiak gogoratu, eta aurrizkiak eta atzizkiak
esleitu.
Stock-en nomenklatura jarraitzen da, beraz metalak beste oxidazio-zenbaki batzuk izan baditzake, konposatuan duena parentesi artean adierazten da.
|
Izenean:
Kaltzio nitratoa
a) Katioia zein den adierazi. Zenbait oxidazio-zenbaki izanez gero Stock-en nomenklaturaren bidez adierazi behar digu. Eta anioian parte hartzen duen elementu zentralaren oxidazio-zenbakia aurrizkien eta atzizkien bidez
ondorioztatu.
b) N+5-aren oxazidoa formulatu
c) Azidotik abiatuz anioia deduzitu, hidrogenoak kentzen dira eta azidoak dituen hidrogenoen hainbat karga negatibo jartzen dira.Formulan zenbat katioik eta anioik parte hartzen duten adieraziko diguten koefiziente estekiometriko batzuk kokatuz, elektrikoki neutroa izan dadin formula idatzi.
|
Oxazidoetan bezala bi nomenklatura erabiltzen ditugu: adiziozkoa eta estekiometrikoa.
Anioien adizio
nomenklatura: anioien egituran oinarritzen da, hidrogeno azidoei lotutako oxigenoak
(hidroxidoak) eta atomo zentralari zuzenki lotutako oxigenoak (oxidoak) era desberdinetara izendatuz. Izen hauetako bakoitzaren aurrean behar diren aurrizkiak jarriko dira: di-, tri-, tetra-, e.a eta orden alfabetikoa jarraituz izendatuko dira ondoren atomo zentrala izena,
-ato atzizkiarekin, jarriko da eta parentesiaren artean anioiaren karga (Ewens-Bassett sistemaren arabera).
Anioien nomenklatura
estekiometrikoa: di-, tri-, tetra-,e.a.aurrizkien bidez anioian parte hartzen duten atomoak izendatzen dira, ondoren atomo zentralaren izena “ato-“ atzizkiarekin eta parentesien artean anioiaren karga (Ewens-Bassett sistemaren
arabera).
Anioia |
Adizio nomenklatura |
Nomenklatura estekiometrikoa |
CO32- |
Trioxidokarbonato(2-) |
Trioxidokarbonato(2-) |
NO2- |
Dioxidonitrato(1-) |
Dioxidonitrato(1-) |
NO3- |
Trioxidonitrato(1-) |
Trioxidonitrato(1-) |
PO43- |
Tetraoxidofosfato(3-) |
Tetraoxidofosfato(3-) |
SO32- |
Trioxidosulfato(2-) |
Trioxidosulfato(2-) |
SO42- |
Tetraoxidosulfato(2-) |
Tetraoxidosulfato(2-) |
ClO- |
Klorurooxigenato(1-) |
Oxidoklorato(1-) |
ClO2- |
Dioxidoklorato(1-) |
Dioxidoklorato(1-) |
IO3- |
Trioxidoiodato(1-) |
Trioxidoiodato(1-) |
IO4- |
Tetraoxidoiodato(1-) |
Tetraoxidoiodato(1-) |
CrO42- |
Tetraoxidokromato(2-) |
Tetraoxidokromato(2-) |
Cr2O72- |
μ-oxidobis(trioxidokromato)(2-) |
Heptaoxidodikromato(2-) |
MnO42- |
Tetraoxidomanganato(2-) |
Tetraoxidomanganato(2-) |
MnO4- |
Tetraoxidomanganato(1-) |
Tetraoxidomanganato(1-) |
Gatzen adizio
nomenklatura: Katioaren izena idazten da eta ondoren anioiaren izena eta, oxidazio zenbaki finkoa ez duten katioien kasuan, kargaren balioa Ewens-Bassett sistemaren arabera.
Gatzen nomenklatura
estekiometrikoa: Katioiaren izena idazten da bere kopurua di, tri, tetra, e.a aurrizkiekin adieraziz eta ondoren anioiaren izena, bere karga adierazi gabe, bis, tris, tetrakis, pentakis, hexakis,e.a. aurrizkiekin anioi poliatomikoaren kopurua
adierazteko.
Gatza |
Adizio nomenklatura |
Nomenklatura estekiometrikoa |
Na2CO3 |
Sodio trioxidokarbonato(2-) |
Disodio trioxidokarbonato |
KNO2 |
Potasio dioxidonitrato(1-) |
Potasio dioxidonitrato |
Ca(NO3)2 |
Kaltzio trioxidonitrato(1-) |
Kaltzio bis(trioxidonitrato) |
AlPO4 |
Aluminio tetraoxidofosfato(3-) |
Aluminio tetraoxidofosfato |
Na2SO3 |
Sodio trioxidosulfato(2-) |
Disodio trioxidosulfato |
Fe2(SO4)3 |
Burdin(3+) tetraoxidosulfato(2-) |
Diburdin tris(tetraoxidosulfato) |
NaClO |
Sodio klorurooxigenato(1-) |
Sodio oxidoklorato |
Ca(ClO2)2 |
Kaltzio dioxidoklorato(1-) |
Kaltzio
bis(dioxidoklorato) |
Ba(IO3)2 |
Bario trioxidoiodato(1-) |
Bario bis(trioxidoiodato) |
KIO4 |
Potasio
tetraoxidoiodato(1-) |
Potasio tetraoxidoiodato |
CuCrO4 |
Kobre(2+) tetraoxidokromato(2-) |
Kobre tetraoxidokromato |
K2Cr2O7 |
Potasio μ-oxidobis(trioxidokromato)(2-) |
Dipotasio heptaoxidodikromato |
Na2MnO4 |
Sodio tetraoxidomanganato(2-) |
Disodio tetraoxidomanganato |
Ba(MnO4)2 |
Bario tetraoxidomanganato(1-) |
Bario bis(tetraoxidomanganato) |
|
Formulak atalean sustantzia horien izenak idazteko ariketa bat daukazu. Erantzunak egiazta ditzakezu, baita ariketaren emaitza ikusi ere.
Izenak atalean sustantzia horien formulak idazteko ariketa bat daukazu. Erantzunak egiazta ditzakezu, baita ariketaren emaitza ikusi ere. Formulak azpiindizerik gabe idatzi behar dituzu. Adibidez, ura = H2O.
|