Beti beste ioiekin elkartuta daudenez, ioiak ez dira sustantzia sinpleak, baina konposatuetan aurkituko ditugun ioi sinpleenak izenda ditzakegu.
Ioiak karga elektrikoa duten atomoak edo atomo- elkarketak dira, positiboa katioietan eta negatiboa anioietan.
Katioi monoatomikoak: elementuaren ikurrak gain-indize bat dauka kargaren balioarekin eta plus zeinuarekin.En+
a) Stock sistema: Honela izendatzen dira: lehenengo elementuaren izena, gero oxidazio-zenbakia parentesian eta zenbaki erromatarrekin eta azkenik katioia hitza.
b) Ewens-Basset sistema: Honela izendatzen dira: lehenengo elementuaren izena, ondoren parentesian kargaren zenbakia eta plus zeinua eta jarraian ioia hitza.
Oxidazio-zenbaki bakarra duten elementuentzat ez da beharrezkoa oxidazio-zenbakia edo kargaren zenbakia adieraztea, izen arruntetan ikusten den bezala.
Katioia |
Stock sistemako izena |
Ewens-Bassett sistemako izena |
Izen arrunta |
K+ |
Potasio(I) katioia |
Potasio(1+) ioia |
Potasio ioia |
Na+ |
Sodio(I) katioia |
Sodio(1+) ioia |
Sodio ioia |
Mg2+ |
Magnesio(II) katioia |
Magnesio(2+) ioia |
Magnesio ioia |
Ca2+ |
Kaltzio(II) katioia |
Kaltzio(2+) ioia |
Kaltzio ioia |
Al3+ |
Aluminio(III) katioia |
Aluminio(3+) ioia |
Aluminio ioia |
Fe2+ |
Burdina(II) katioia |
Burdina(2+) ioia |
|
Fe3+ |
Burdina(III) katioia |
Burdina(3+) ioia |
|
Cu2+ |
Kobre(II) katioia |
Kobre(2+) ioia |
|
Cu+ |
Kobre(I) katioia |
Kobre(1+) ioia |
|
Ag+ |
Zilar(I) katioia |
Zilar(1+) ioia |
Zilar ioia |
Au3+ |
Urre(III) katioia |
Urre(3+) ioia |
|
Zn2+ |
Zink(II) katioia |
Zink(2+) ioia |
Zink ioia |
Cd2+ |
Kadmio(II) katioia |
Kadmio(2+) ioia |
Kadmio ioia |
Katioi homopoliatomikoak: Ewens-Basset sistema aplikatzen da, atomoen kopurua adierazten duen aurrizki bat gehituz.
Katioia |
Ewens-Bassett sistemako izena |
O2+ |
Dioxigeno(1+) ioia |
H3+ |
Trihidrogeno(1+) ioia |
S42+ |
Tetrasufre(2+) ioia |
Hg22+ |
Dimerkurio(2+) ioia |
Anioi monoatomikoak: Elementuaren ikurrak gain-indize bat dauka kargaren balioarekin eta minus zeinuarekin. En–
Ewens-Bassett sisteman honela izendatzen dira: lehenengo elementuaren izena –uro atzizkiarekin, ondoren parentesian kargaren zenbakia eta minus zeinua eta jarraian ioia
hitza.O2– ioiarentzat oxido hitza erabiltzen da.
Oxidazio-zenbaki negatibo bakarra duten elementuentzat ez da beharrezkoa kargaren zenbakia adieraztea, izen arruntetan ikusten den bezala.
Anioia |
Ewens-Bassett sistemako izena |
Izen arrunta |
H– |
Hidruro(1–) ioia |
Hidruro ioia |
B3– |
Boruro(3–) ioia |
Boruro ioia |
C4– |
Karburo(4–) ioia |
Karburo ioia |
Si4– |
Siliziuro(4–) ioia |
Siliziuro ioia |
N3– |
Nitruro(3–) ioia |
Nitruro ioia |
P3– |
Fosfuro(3–) ioia |
Fosfuro ioia |
As3– |
Artseniuro(3–) ioia |
Artseniuro ioia |
O2– |
Oxido(2–) ioia |
Oxido ioia |
S2– |
Sulfuro(2–) ioia |
Sulfuro ioia |
Se2– |
Seleniuro(2–) ioia |
Seleniuro ioia |
Te2– |
Telururo(2–) ioia |
Telururo ioia |
F– |
Fluoruro(1–) ioia |
Fluoruro ioia |
Cl– |
Kloruro(1–) ioia |
Kloruro ioia |
Br– |
Bromuro(1–) ioia |
Bromuro ioia |
I– |
Ioduro(1–) ioia |
Ioduro ioia |
Anioi homopoliatomikoak: Ewens-Basset sistema aplikatzen da, atomoen kopurua adierazten duen aurrizki bat gehituz.
Anioia |
Ewens-Bassett sistemako izena |
Izen arrunta |
O2– |
Dioxido(1–) ioia |
Superoxido ioia |
O22– |
Dioxido(2–) ioia |
Peroxido ioia |
O3– |
Trioxido(1–) ioia |
Ozonido ioia |
S22– |
Disulfuro(2–) ioia |
|
N3– |
Trinitruro(1–) ioia |
Azida ioia |
C22– |
Dikarburo(2–) ioia |
Azetiluro ioia |
I3– |
Triioduro(1–) ioia |
|
|