Hidrogenoaren (H) oxidazio zenbakia metaleekin +1 da eta ez metaleekin -1.
Fluorraren (F) oxidazio zenbakia -1 da beti.
Oxigenoaren (O) oxidazio zenbakia -2 da peroxidoetan izan ezik, konposatu hauetan -1 da
Metal alkalinoek (1 taldea edo Li-ren taldea) balentzia elektroi bat dutenez hau galtzeko joera izango dute , beraz, konposatuetan +1 izango da beraien oxidazio zenbakia.
Luralkalinoek (2 taldea edo Be-ren taldea) bi balentzia elektroi dituztenez, hauek galtzeko joera izango dute eta beren oxidazio zenbakia +2 izango da.
B-ren taldekoek (13. taldea) 3 balentzia elektroi dituztenez elektroi hauek galtzeko joera izango dute eta beren oxidazio zenbakia +3 izango da.
C-ren taldekoek (14. taldea) 4 balentzia elektroi dituzte. Hauek konpartitzeko joera izango dute eta beren oxidazio zenbakia +4 izango da ez metaleekin konbinatzen direnean eta -4 metaleekin edo hidrogenoarekin.
N-ren taldekoek (15. taldea) 5 balentzia elektroi dituztenez hauek beste 3 irabazteko joera izango dute eta, beraz, bere oxidazio zenbakia -3 izango da bai hidrogenoarekin eta baita metaleekin.
O-ren taldekoek (16. taldea) 6 balentzia elektroi dituztenez beste bi irabazteko joera izango dute eta ,beraz, beren oxidazio zenbakia hidrogenoarekin edo metaleekin -2 izango da.
Halogenoek (17. taldea edo F-ren taldea) 7 balentzia elektroi dituztenez beste bat irabazteko joera izango dute eta ,beraz, beren oxidazio zenbakia hidrogenoarekin edo metaleekin -1 izango da.
Trantsiziozko metaleei dagokienean, Ag-ren oxidazio zenbakia +1 da, Zn eta Cd-renak +2 eta Sc, Y eta La-renak +3.
14tik 17ra bitarteko taldeetako elementuek oxoazidoak osatzen dituztenean oxidazio zenbaki ezberdinak izaten dituzte baina hauek aurrerago ikasiko ditugu.
|